XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nixon presidente amerikarra, Bukaresten, Txautxesku presidente errumaniarrarekin.

Errumaniak SESB-i buruzko autonomia mantentzen zuen eta horixe interesatzen zitzaien Mendebaldeko agintariei

(...) otomandarren inperioaren menpe geratu zen, XVII. mendearen amaieran austriar habsburgtarrek konkistatu zuten arte.

Valakia eta Moldavia printzerri feudal errumaniarrek, XV. mendean turkiarren iparralderako hedapenari berebiziko oztopoa jarri zioten, baina Hungariaren porrotaren ondoren turkiarrei zergak ordaindu behar izan zizkieten, nahiz eta autonomia izan.

Altxamendu batzuk izan ondoren, errusiarren laguntzarekin 1877. urtean Errumaniak Otomandar Inperioarekiko independentzia aldarrikatu zuen.

1916. urtean Lehen Mundu Gerran aliatuen alde atera zen, Trantsilvania hartzeko asmotan (biztanlegoaren bi herenak Austria-Hungariako errumaniarrak baitziren).

Inperio austro-hungariarraren porrotaren ondotik, biztanleria eta lurraldeak bikoiztu egin zitzaizkion.

Bi Mundu Gerren artean, Frantzia, Britainia Haundia eta Aliantza Txekiarekin (Errumania, Jugoslavia eta Txekoslovakiarekin) elkartu zen segurtasun bila.